Ekonomia -

Elkarrizketa

Lanbidek laguntzak kudeatzeko duen modua aztertuko du Arartekoak

Iñigo Lamarcak esa duenez, zenbait kasutan onuradunek laguntzak jaso arte 4 edota 6 hilabete igarotzen dira, eta, beste zenbaitetan, diru-laguntzak bertan behera gelditzen dira 'arrazoirik gabe'.

Iñigo Lamarca Arartekoa Euskadi Irratian. Argazkia: EITB
Iñigo Lamarca Arartekoa Euskadi Irratian. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Lamarca Arartekoak adierazi duenez, Lanbideri buruzko txostena prestatzen ari da, erakunde horrek laguntzak nola kudeatzen dituen aztertzeko. Horren hitzetan, “kudeaketa ez da egokia izan” eta “hobekuntzak egin behar dira”.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean alor horretan antzemandako akatsak zeintzuk diren adierazi du: onuradunek laguntzak jasotzerako “denbora asko” igarotzen da “lau edota sei hilabete” zenbait kasutan, eta, beste zenbaitetan, diru-laguntzak bertan behera gelditzen dira “arrazoirik gabe”.

Diru-laguntzen alorrean egon daitezkeen iruzurrak salatzearen aldekoa da. Laguntzak jasotzen dituztenen gaineko irudi txarra zabaldu dela uste du, baina horren ustez, gehienak langabezia ordainsaria jasotzeari utzi dioten pertsonak edota negozioak itxi behar izan dituzten autonomo txikiak dira, guztiak ere “egoera zailetan bizi direnak”.

Etxe kaleratzeak ere izan ditu hizpide Arartekoak. Iñigo Lamarcaren iritziz, Kutxabank edota Euskadiko Kutxa euskal finantza erakundeek neurriak hartu beharko lituzkete hipoteka betearazpena pairatzen ari diren pertsonen eskubideak babesteko.

Iñigo Cabacas eta Xuban Nafarreteren kasuak ere gogoan izan ditu, eta jakinarazi duenez, aurreko Jaurlaritzako Herrizaingo sailaren bi kasu horietan aplikatu ziren protokoloei buruzko galdera egin zuen, baina ez du erantzunik jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea