Ekonomia -

Arrantza

Abenduaren 31n ateak itxiko ditu Donostiako Kofradiak

Donostia eta Gipuzkoako kofradietako ordezkariek portua berritzeko hartutako konpromisoa ez betetzea egotzi die Iñaki Arriola sailburu ohiari.

Arrantzaleak hegaluzetan. Argazkia: EITB
Arrantzaleak hegaluzetan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Arrantza Kofradiak ateak itxiko ditu abenduaren 31n.

Hala iragarri dute gaur Donostiako eta Gipuzkoako kofradietako arduradunek Donostiako Udalean egin duten prentsaurrekoan. Ekitaldian izan da Juan Karlos Izagirre alkatea ere.

Oso minduta eta haserre azaldu dira hedabideen aurrera Donostiako Kofradiako arduradunak. Horien hitzetan, hutsean geratu baita duela bi urte kofradia eta lonja berritzeko eta birmoldatzeko Jaurlaritzak azaldutako egitasmoa. Halaber, salatu dutenez ez dute inolako azalpenik jaso. Berritze plana gauzatu ez izanak, eta arrantza jardueraren beherakadak porrot egoeran jarri dute kofradia.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen hitzetan, kofradia "bizirik mantentzea" ezinbestezkoa da, "bestela hiriak harribitxia galduko lukeelako". Bestalde, Jaurlaritza berriarekin elkartuko dela adierazi du, gauzatu ez den birmoldaketa planari hel diezaion.

Itxiera hori abenduaren 31an gauzatuko da. Hortik aurrera, Donostian orain ari diren baxurako 8 arrantza ontziek ez dute bertan arraina saltzerik izango, eta beste portu batzuetara joan beharko dute. Hala ere, itxiera aldi baterako izango den itxaropena azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea