Ekonomia -

Txostena

Eusko Jaurlaritzak Lopezen Gobernuaren kontuak ikuskatuko ditu

Iñigo Urkulluk zuzentzen duen Gobernuak txosten bat eskatuko du, Euskadiren benetako egoera zein den ezagutzeko.

Patxi Lopez. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak Lopezen Gobernuaren kontuak ikuskatuko ditu

1:03

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza berriak jakinarazi duenez, Gobernuaren kontuak kanpoko ikuskaritza batek aztertzeko eskatuko dute, behin PSE-EEko kargudunek kargua utzi eta gero.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, txosten bat eskatuko dute 2012ko abenduaren 31ko datarekin, "zorraren benetako egoeraren eta ondorengo urteetarako hitzartuta dauden gastuen berri izateko"

Bozeramaileak nabarmendu duenez, ikuskaritza kanpoko enpresa batek egingo du, Eusko Jaurlaritzako kontuen kontrola egiteko ardura duten zerbitzuekin elkarlanean. "Lanean ari gara", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea