Ekonomia -

Aparteko soldata

Goi kargudun ohiei Gabonetako ordainsaria itzultzeko eskatu die PSEk

Halaber, aparteko soldata oraindik jaso ez dutenei horri uko egitea eskatuko die Alderdi Sozialistak, “kargua utzi duen Gobernu Kontseiluak adostutako irizpideari jarraituz”.

Hainbat goi kargudun ohiek Gabonetako soldata itzuli beharko dute. Argazkia: EITB
Hainbat goi kargudun ohiek Gabonetako soldata itzuli beharko dute. Argazkia: EITB
Hainbat goi kargudun ohiek Gabonetako soldata itzuli beharko dute. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako aparteko soldata kobratu duten goi kargudun ohiei dirua itzultzeko eskatu die PSE-EEko zuzendaritzak. Halaber, aparteko soldata oraindik jaso ez dutenei horri uko egitea eskatuko die Alderdi Sozialistak.

Ostiral honetan zabaldu denez, Patxi Lopezen Gobernuko hainbat goi kargudun ohik eta sailburuorde ohik Gabonetako aparteko soldata kobratu dute, Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiak langile publikoen gainean bakarrik duelako eragina, eta ez aukera askeko karguei.

Honen aurrean, Gabonetako aparteko ordainsaria kobratu duten goi kargudun ohiei “berehala” itzultzeko eskatu die Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboak, PSEk ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Halaber, aparteko soldata oraindik jaso ez dutenei horri uko egitea eskatuko die Alderdi Sozialistak, “kargua utzi duen Gobernu Kontseiluak adostutako irizpideari jarraituz”. Izan ere, Lopezen azken Gobernu Kontseilu horretan lehendakariak eta sailburuek ordainsariari uko egiten zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea