Ekonomia -

Mugagabeko greba, Bizkaian

Lanuztea 'ia erabatekoa' eta 'istilurik gabekoa' da gasolindegietan

Patronala "kezkatuta" agertu da grebak Eguberrietan izan ditzakeen ondorioengatik, sindikatuen jarrera "gogorra" ikusita.

Guztira, 23 gasolindegi irekita daude. Efe.
Guztira, 23 gasolindegi irekita daude. Efe.
Bizkaiko gasolindegiek greba mugagabea hasi dute

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuaren arabera, Bizkaiko gasolindegien grebaren jarraipena "ia erabatekoa" da, eta ez da istilurik izan. Mugagabeko greba ELA, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deitu dute.

ELAk aditzera eman duenez, greba 05:30ean hasi dute, Basauriko Bilbondo merkataritza zentroko gasolindegian elkarretaratzea eginda. Guztira, 500 langile inguru bildu dira.

Jarraian, Batzordeko kideek Bizkaiko gasolindegietatik ibili dira eta lanuztea "ia 100%ekoa" izaten ari dela azpimarratu dute, "salbuesten bakar batzuekin". Halaber, Jaurlaritzak agindutako % 20ko gutxiengo zerbitzuak "zorrotz" betetzen ari direla adierazi dute.

Patronala, "kezkatuta"

Aeescam gasolindegien patronala "kezkatuta" agertu da grebak Eguberrietan izan ditzakeen ondorioengatik, sindikatuen jarrera "gogorra" ikusita.

Victor Garcia Nebreda Aeescameko idazkari nagusiaren arabera, grebaren jarraipena % 60koa da.

Garcia Nebredak onartu egin du jarraipen hori "kontuan hartzeko" modukoa dela, eta kezkatuta agertu da diru-sarreren jaitsierari eta Eguberrietan izan daitezkeen ondorioei dagokienez.

23 gasolindegi zabalik

Guztira, 23 gasolindegi zabalik daude Bizkaian; horietariko 11k lan-hitzarmen ezberdina dutelako.

Bestalde, grebaren alde egin duen "gehiengoa" kontuan izatea eskatu dio ELAk patronalari, eta greba "noiz amaitzea" nahi duten galdetu diote. "Bihar berdin jarraituko dugu eta langileentzako denbora ez da arazoa", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea