Ekonomia -

Ostegunetik aurrera

Bizkaiko gasolindegietako grebaren zerbitzu minimoak

Bizkaiko gasolindegietako grebaren zerbitzu minimoak % 20ean ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak.

Greba ostegunean hasiko dute. EITB
Greba ostegunean hasiko dute. EITB
Bizkaiko gasolindegiek greba mugagabea hasiko dute ostegunetik aurrera

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko gasolindegietako grebaren zerbitzu minimoak % 20ean ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek bihartik aurrera greba deitu dute, lan-hitzarmena berri bat exijitzeko.

Horrez gain, Bizkaiko 11 gasolindegi “normaltasunez” ariko dira, lan-hitzarmen ezberdin bat daukatelako.

Deitzaileek azpimarratu dutenez, bihar hasiko den greba horretan erregaia “bermatuta” egongo da, Bizkaiko gasolindegi “normaltasunez” arituko baitira. Bizkaian guztira 120 zerbitzugune daude.

Ondorioz, sindikatuek Jaurlaritzaren zerbitzu minimoen aurkako helegitea aurkeztuko dute. Gaur, Bilboko Moyua Plazan elkarretaratzea egin dute gasolindegietako langileek.

Greba deitzeko arrazoia lan hitzarmena berritzeko egiten ari diren negoziazioek aurrera egiten ez dutela da, eta horren errua patronalari egotzi diote sindikatuek.

Sindikatuen arabera, egin dituzten bileretan, patronala "gasolindegietako langileek dituzten eskubide apurrak murrizten saiatu da; antzinatasuna kendu, egitekoen kopurua handitu, ordutegien malgutasuna ezarri, mugikortasun geografikoa..."

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea