Krisi Ekonomikoa -
Erabakia
Urkulluk Legebiltzarraren baimena behar du ordainsaria aurreratzeko
Jaurlaritza berriak EAEko 67.000 funtzionarioen eta Legebiltzarraren baimena beharko du udako ordainsaria urtarrilera aurreratu ahal izateko. Ondorioz, neurria ezin izango dute bihar onartu.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza berriak EAEko 67.000 funtzionarioen eta Legebiltzarraren baimena beharko du udako ordainsaria urtarrilera aurreratu ahal izateko. Ondorioz, neurria ezin izango dute biharko Gobernu Bileran adostu.
Lehendakaritzako iturriek Efe agentziari azaldutakoaren arabera, Jaurlaritzak aurreikusitako irtenbideak tramitazioa behar izango du Legebiltzarrean eta, ondorioz, ezin izango da biharko Gobernu Bileran adostu. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak formula beretsua erabili nahi dute.
Urkulluren Jaurlaritza berriak hasieratik pausoak eman beharko ditu udako ordainsaria urtarrilean ordaindu ahal izateko.
EAEko funtzionarioek Gabonetako lansaria ordaintzeari oniritzia eman behar diote aurrena eta, behin izapide hori eginda, Legebiltzarrak aurrekontuetara diru kopuru hori bideratu beharko du. Ganberako Mahaiak - Legebiltzarrak ez du osoko bilkurarik egin beharko- hartu beharko du behin betiko erabakia, dena dela, Gasteizko Gobernutik jakinarazi dutenez. Helegitea Espaianiako Gobernuak jarritako helegitea onartuta, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko funtzionarioen Gabonetako lansaria behin behinean eten du. Orain Urkulluren Gobernuari dagokio erabaki horri helegitea jarri edo ez erabakitzea.