Ekonomia -
Gabonetako ordainsaria
Aparteko soldataren ordainketa gelditzeko izapideak abiatu dituzte
Ordainketa gelditzeko Konstituzionalaren agindua jaso du ostegun honetan Jaurlaritzak, eta, ondorioz, ordainsaria eta abenduko soldata banantzeko izapideak abiatu ditu.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako funtzionarioen Gabonetako aparteko soldataren ordainketa gelditzeko Konstituzionalaren agindua jaso du ostegun honetan jarduneko Jaurlaritzak, eta, ondorioz, ordainsaria eta abenduko soldata banantzeko izapideak abiatu ditu.
Ohi bezala, hilaren 20an jasoko dute funtzionariek abenduko soldata.
Edonola ere, Konstituzionalaren erabakiaren kontra helegitea jartzeko argudioak ari dira aztertzen Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek.
Euskotrenek ordainsaria itzuli beharko du
Euskotrenek, dagoeneko, Gabonetako aparteko soldata ordaindu die bere langileei, eta berau itzultzeko agindua jaso dute ostegun honetan. Enpresak iragarri duenez, langileei kalte gutxien eraginez egingo dute.