Krisi Ekonomikoa -

Lan-erregulazioko txostena

150 kaleratze gutxiago izango dira Gamesan, aurreakordioaren arabera

Zuzendaritzak eta sindikatuek behin-behineko hitzarmena itxi dute, eta langileek bihar erabakiko dute onartu ala ez. Horren arabera, 330 langile kaleratuko dituzte, eta ez 480.

Gamesako lantegia Nafarroan. Argazkia: EITB
Gamesako langileek aurre akordioa adostu beharko dute erreferendumean

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesan 150 langile gutxiago kaleratzeko behin-behineko hitzarmen bat sinatu dute bart enpresako zuzendaritzak eta sindikatuek, negoziazioetan parte hartzen ari diren sindikatuek jakinarazi dutenez. Hasiera batean 480 langile kaleratzeko asmoa iragarri zuen enpresak Enplegua Erregulatzeko Espedientean, baina hitzarmen horri esker 330 langile geratuko dira lanik gabe.

Enpresa uzten duten langileek lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko soldata jasoko dute, bestelako mugarik gabe.

Kaltedunek (2.700 langile inguru) zuzendaritzak eta sindikatuek adostutako aurreakordioa bozkatuko dute bihar. Langileek proposamena onartzen badute, bihar bertan sinatuko dute akordioa.

Hitzarmena lortzeko, hainbat kontutan amore eman behar izan dute sindikatuek: langileek adostutakoa onartzen badute, 2013an soldatak izoztu egingo dizkiete langileei, 2014ko eta 2015eko soldatak igo ala ez erabakitzeko, Negozio Planaren hainbat parametro hartuko dituzte kontuan, eta, 2015era bitartean antzinatasuna izoztu egingo diete.

Tarte horretan, antzinatasuna pilatu egingo dute langileek, baina ez dute kobratuko, 2016. urtera arte gutxienez.

Negoziazioetan parte hartu duten sindikatuek adierazi dutenez, CCOO, UGT eta CIGA sindikatuek onartu egin dute behin-behineko hitzarmena, ez, ordea, ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea