Krisi Ekonomikoa -

Parlamentuko Batzordean

Nafarroak aparteko soldata abenduan edo urtarrilean ematea onartu du

Urtarrilean ordainduz gero, aparteko soldataren "baliokidea" ematea onartu dute, eta abenduan ordaintzeko proposamena onartzen bada, "erosteko ahalmena galtzeagatik osagarri pertsonala" ematea.

Nafarroak aparteko soldata abenduan edo urtarrilean ematea onartu du. Argazkia: Efe
Nafarroak aparteko soldata abenduan edo urtarrilean ematea onartu du.
Nafarroak aparteko soldata abenduan edo urtarrilean ematea onartu du. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Presidentzia Batzordeak bi proposamen onartu ditu gaur Nafarroako Gobernuak funtzionarioei Gabonetako aparteko soldata ordain diezaien abenduan, edo bestela, urtarrilean.

PPk bi proposamenen kontra bozkatu du batzordean eta UPN abenduan ordaintzearen kontra agertu da, baina urtarrilean ordaintzeko proposamenaren aurrean, abstentzioa eman du. Bi proposamenek Parlamentuaren oniritzia jaso beharko dute, baina abendukoak du oposizioko taldeentzat lehentasuna.

Espainiako Gobernuak Gabonetako ordainsaria aurten ez ematea agindu duenez, "ordainketa baliokide bat" aurreratzea proposatu dute oposizioko taldeek. Abendukoaren kasuan "erosteko ahalmena galtzeagatik osagarri pertsonala" emango litzateke, eta urtarrilean emanez gero, aparteko soldataren "baliokidea".

Javier Cabalerro UPNren ordezkariak bileran azaldu duenez, "gure gogoaren kontra, baina onartu egin dira proposamenak, eta horrekin batera funtzionarioei segurtasun juridikoa emateko aukera galdu da".

Roberto Jimenezek (PSN) salatu duenez, UPNk ez du proposamenak adosteko "borondaterik" izan, abenduko aparteko soldata "kentzea" proposatu duelako.

Victo Rubioren (Bildu) esanetan, UPNk "bere langileen eta Nafarroako estatusaren defentsa egiteko aukera galdu du".

NaBairen aldetik, Patxi Zabaletak esan du "lehentasuna" dela funtzionarioek soldata osoa kobratzea, eta Funtzio Publikoaren eskumena Nafarroarena dela eta "gauzatu" egin behar duela aldarrikatu du.

Txema Mauleonek (I-E) ordainketa abenduan egitea defendatu du, eta auziak "epaitegietan" amaituko duela aitortu duen arren, Nafarroaren autogobernua "babestea" eskatu du.

Aurkeztutako proposamen guztien kontra agertu den bakarra PP izan da, eta Eloy Villanuevak ohartarazi du aparteko soldata ordaintzea "lege iruzurra" izan daitekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea