Krisi Ekonomikoa -
Euskal Funtzionarioak
Konstituzionala Gabonetako ordainsaria aztertzen hasiko da gaur
Goi Auzitegiak Espainiako Gobernuaren helegitea izapidetzen hasi edo ez erabaki behar du.
Erredakzioa
Jarduneko Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, erabaki horren aurrean Madrilgo Gobernuak eskumen-gatazka planteatu arren, jarduneko Jaurlaritzak dagoeneko martxan jarri du hilaren 20an EAEko 67.000 funtzionarioei Gabonetako aparteko ordainsaria emateko prozesua.
Jarduneko Gobernu sozialistak azaldu duenez, ordaintzeko agindua eman dute eta dagoeneko prozesua martxan dago.
Hala ere, EAEko aurrekontuetan jasotako 207 milioiak nominatan ordaintzeko agindu informatiko bakarra ematearekin nahikoa ez dela eta prozesua konplexuagoa dela esan dute.
Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan hasiko den eta hiru egunetan luzatuko den osoko bilkuran neurri horri buruzko erabaki bat hartu beharko du.
Konstituzionalak agindua geldiaraziko balu gertatuko litzatekeenari buruz adierazpenik ez du egin Eusko Jaurlaritzak, eta erabakiaren berri eman arte itxaron nahi du.