Ekonomia -

"Bezeroengatik"

Iberiako sindikatuek bertan behera utzi dute greba

Iberiako sindikatu nagusiek abenduaren 14, 17, 18, 19, 20 eta 21erako deitu zituzten sei greba egunak bertan behera utzi dituzte, konpainiarekin akordiorik lortu ez duten arren.

Iberiako sindikatuek bertan behera utzi dute greba. Argazkia: EFE
Iberiako sindikatuek bertan behera utzi dute greba. Argazkia: EFE
Iberiako sindikatuek bertan behera utzi dute greba. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako sindikatuek iragarri dutenaren arabera, Gabonetarako deitu zituzten sei greba egunak bertan behera utzi dituzte, gaur izan duten zortzi orduko bileran konpainiarekin akordiorik lortu ez duten arren.

UGT, CCOO, USO, Asetma, Sictpla eta CTA Vuelo sindikatuek abenduaren 14, 17, 18, 19, 20 eta 21erako deitu zituzten sei greba egunak bertan behera utzi dituzte, "bezeroengatik".

Komiteak bihar biltzeko asmoa du grebarako data berri batzuk erabakitzeko.

Iberiak berregituraketa plan bat gauzatu nahi du, eta, horren baitan, 4.500 langile kaleratu.

Sindikatuek zuzendaritzak baztertu duen akordio proposamen bat egin zuten. Hori dela eta, sindikatuen aburuz, Iberiak ez du "negoziatzeko borondaterik".

Horrez gain, gizarteak eta administrazioek erabiltzaileak gatazkaren biktima ez izateko egin duten deialdia entzun dutela azaldu dute.

Jose Luis Romero Iberiako bozeramaileetako batek bilera "galdutako aukera bat" bilakatzea deitoratu du, baina negoziaketarako bide bat hasi dutela eta etorkizunean konponbidea topatzea espero duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea