Ekonomia -

Murrizketen kontra

'Martxa zuria' kalera atera da berriro osasun sistema publikoaren alde

Manifestazioa 'Osasun publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da' lelopean egin dute eta milaka osasun-langile bildu dira bata zuria soinean jantzita.

Milaka osasun-langilek murrizketen kontra protesta egin du, osasun publikoa aldarrikatuta. Efe.
Milaka osasun-langilek murrizketen kontra protesta egin du, osasun publikoa aldarrikatuta. Efe.
Milaka osasun-langilek murrizketen kontra protesta egin du, osasun publikoa aldarrikatuta. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Martxa zuria' berriro atera da Madrileko kaleetara osasun sistema publikoaren alde egin eta erkidegoko Gobernuarekin 2013ko neurriak "negoziatzeko" irrikaz, Pedro Gonzalez Madrileko Mediku Espezialisten Elkarteko presidenteak aditzera emandakoaren arabera.

Martxa 12:00etan atera da Neptuno Plazatik, Cibelesetik igo dira eta, Alcala kaletik igarota, Solen amaitu da.

Aurrekoetan bezala, 'Osasun publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da' lelopean egin dute protesta milaka osasun-langilek, bata zuria soinean jantzita zutela.

"Gobernu honekin zulora goaz"

Manifestazioak bi ordu iraun ditu eta hainbat lelo oihukati dituzte: 'Osasun publikoa', 'Bai, ahal dugu', 'Osasun publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da', 'Ezetz, ezetz, ez gaituztela ordezkatzen', 'Lasquetty dimisioa' eta 'Gobernu honekin zulora goaz'.

Metro batzuetan atzeraka ibili dira manifestariak, Gobernuak onartutako neurriek ekarriko duten atzerakada salatzeko. Erkidegoko Gobernuak onartutako osasun planaren kontra ere txistuak egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea