Nafarroako kutxa auzia -

CAN

Parlamentuak baztertu egin du berriz ere ikerketa batzordea sortzea

Bilduk, Aralar-NaBaik, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik aurkeztu dute ekimena. UPNk eta PSNk kontrako botoa eman dute.

Yolanda Barcina, Nafarroako Parlamentuan. EFE
Yolanda Barcina, Nafarroako Parlamentuan.
Yolanda Barcina, Nafarroako Parlamentuan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak baztertu egin du berriz ere Nafarroako Kutxaren inguruko ikerketa batzordea sortzea. Bilduk, Aralar-NaBaik, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik aurkeztu dute ekimena, eta UPNk eta PSNk kontrako botoa eman dute. PPN berriz, ekimenaren alde azaldu da.

Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramaileak azpimarratu du gaia Auzitegi Nazionalean eta Iruñeko auzitegietan dagoela dagoeneko. Erantzukizun politikoei dagokienez, Adanerok esan du oposizioa ''lehen egunetik'' ari dela erantzukizun politikoak eskatzen. ''Zertarako sortuko dugu erantzukizun politikoak eskatzeko batzordea, dagoeneko erantzukizun horiek eskatzen baldin badituzte?''.

Ildo horretan, Juan Jose Lizarbe PSNko parlamentariak esan du Iruñeko auzitegia gaia ikertzen ari dela. ''Zuzenbide Estatu Konstituzionalak funtzionatu egiten du'', gaineratu du.

"Zer gertatu behar da" batzordea martxan jartzeko, galdetu du Maiorga Ramirez Bilduko bozeramaileak.

Bestalde, "benetako arazoa Nafarroako Kutxa bezalako entitatea galtzea izan da, eta diru asko desagertu da", adierazi du Txentxo Jimenez Aralar-NaBaiko parlamentariak

Ana Beltran PPNko parlamentariaren hitzetan, "Nafarroako Kutxarekin gertatutakoa argitu behar da", eta "Parlamentuak erantzukizun politikoak" eskatu behar dituela erantsi du.

Ikerketa batzordea sortzeko aurrerapausoak eman behar direla uste du Jose Miguel Nuin Ezkerrako bozeramaileak, "nafarrei gertatutakoa jakitera emateko, eta erantzukizun politikoak hauteskundeek zehaztuko dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea