Nafarroako kutxa auzia -
CANeko dietak
Enrique Mayaren kontrako auzia artxibatzea eskatu du fiskalak
Eroskeria deliturik egotea baztertu du. Orain egun batzuk inputazioa eta haren kontra abiatutako auzia bertan behera uztea eskatu zuen Iruñeko alkateak.
Erredakzioa
Nafarroako Kutxako dietak direla-eta Enrique Maya Iruñeko alkatearen kontra abiatutako auzia artxibatzea eskatu du fiskalak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Fiskalak bere idatzian jaso duenez, ''ez dago behar bezala justifikatuta Mayak auzia irekitzea eragin duten ekintzen inguruan inongo deliturik egin izana'', eta, ondorioz, inputatuaren kontra abiatutako izapideak behin-behinean largestea erabaki du.
Orain egun batzuk inputazioa eta bere kontra abiatutako auzia bertan behera uzteko eskatu zuen Iruñeko alkateak. Eskaera ''ondo argudiatuta'' zegoela eta ''arrazoiak'' bazeudela azaldu zuen orduan Mayak komunikabideen aurrean.
Nafarroako Kutxako dietak ikertzen dituen epaileak beste hiru lagun inputatu ditu, Mayarekin batera: Miguel Sanz, Nafarroako presidente ohia; Alvaro Miranda, Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohia; eta Enrique Goñi, Nafarroako Kutxako zuzendari ohia.