Nafarroako kutxa auzia -

Nafarroako Kutxako dietak

Enrique Mayak bere inputazioa bertan behera uztea eskatu dio epaileari

Enrique Mayarekin batera, epaileak beste hiru lagun inputatu zituen: Miguel Sanz, Alvaro Miranda eta Enrique Goñi.

Enrique Maya. EiTB.
Enrique Maya. EiTB.
Enrique Maya. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Mayarekin batera, epaileak beste hiru lagun inputatu zituen, Nafarroako Kutxaren dieten auzian: Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun sailburu ohia eta Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari nagusi ohia.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren bulegoan egindako agerraldian, Mayak esan du ez dagoela eskaera horren inguruko “berririk”.

“Ez dago berririk: aldeei eskaera entregatu diegu, eta erantzunaren zain gaude”, adierazi du.

Epaileak Nafarroako Kutxako dieten auziagatik ezarritako inputazioa bertan behera uztea espero du Enrique Maya Iruñeko alkateak. Gaur jakinarazi duenez, bere abokatuen bidez inputazioa bertan behera uzteko eskaera egin dio auzi horretako epaileari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CAN auzia Iruñeko albisteak UPN Gaurko albisteak Nafarroan Enrique Maya Epaiketak bideoak Alderdi politikoak berriak Ustelkeria politikoa gaur Iruñeko Udala