Krisi Ekonomikoa -
Euskal Finantzen Kontseilua
'Opor fiskalek' zatiketa sortu dute EAEko erakundeen artean
Jaurlaritzak eta Gipuzkoak itzulitako dirua 2012ko ekitaldian gaineratzea adostu dute. Araba eta Bizkaia, aurka.
Erredakzioa
Aurten 11.400 milioi euro bilduko dituzte EAEko aldundietako ogasunek, espero zena baino 716 gutxiago. Halaber, 2013an 11.825 milioi biltzea aurreikusi dute. Datorren urteko aurreikuspenak hiru aldundien baiezkoarekin eta Jaurlaritzaren abstentzioarekin egin du aurrera.
Zenbateko horiek astearte honetan egin duten Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan adostu dituzte. Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek osatzen dute erakundea, baina azken horiek boto eskubiderik gabe. Bileraren helburua aurtengo diru-bilketen aurreikuspenak ezartzea eta 2013ko diru-bilketa ere aurrez ikustea zen.
Edonola ere, bilketen jaitsierak baldintzatuta etorri da hitzordua, eta hainbat desadostasunek sei orduz luzatu dute.
Akordio falta, opor fiskalek eraginda
Desadostasuna ''opor fiskal'' bezala ezagutzen diren diru-laguntzen itzulerak piztu du. Dirua banatu ala ez erabaki behar izan dute, eta orduan agertu dira iritzi kontrajarriak.
Aurten, 309 milio euro jaso dituzte aldundiek opor-fiskal horienitzuleraren ondorioz (209 milioi Arabak, 80 Bizkaiak eta 20 Gipuzkoak).Zenbateko horretatik % 70 Jaurlaritzara bideratu behar dute aldundiek(210 milioi euro, alegia). Aurtengo aurreikuspenetan diru hori kontuan izatea defendatu du Jaurlaritzak. Bizkaia eta Araba, aldiz, kontra agertu dira. Azken bi horien ustez, kautelazko diru-sarrera da, oraindik ere laguntza horien zenbait kontu erabakitzeke baitaude Europan.
Azkenean, Jaurlaritzaren proposamenak aurrera egin du, Jaurlaritzaren beraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren botoei esker.
Erreakzioak
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak azaldu duenez, 2011ko urriko bileran adostu zuten diru hori 2012an banatzea. Beraz, ''ustekabez'' hartu du Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien jarrera. Halaber, 2013ko aurreikuspena ''xumea'' dela esan du Aguirrek, baina, zailtasunak ez jartzeko, bozketan abstenitu egin dela azaldu du.Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ere ''ustekabea'' agertu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak lortutako akordioaren aurrean. Bilbaoren ustez, ''kontuak ixteko makillajea'' baino ez da, eta erabakia euskal erakundeen ''kaltetan'' dator.Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak ere uste du egokiena diru hori aurtengo aurreikuspenetan kontuan ez hartzea litzatekeela, kontuak ''zorroztasunez'' egin ahal izateko.
Martin Garitano Gipuzkoako ordezkariak, aldiz, Jaurlaritzari emandako babesa justifikatu du, eta ''koherentzia'' kontua izan dela esan du, hasieratik diru hori banatzea izan baita helburua.
Atzerapena
Gaurko bilera polemikarekin etorri da. Izan ere, legearen arabera, urriko lehen bi asteetan egin behar da. Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuak, baina, deialdia atzeratzea erabaki zuen, hauteskunde kanpainak ez baldintzatzeko.
EAJk, PPk eta EH Bilduk (Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundietan gobernatzen duten indarrak) gogor kritikatu zuten erabaki hori, eta bilera epe legalen barruan egitea eskatu zuten.
Aurten 11.400 milioi euro bilduko dituzte EAEko aldundietako ogasunek, espero zena baino 716 gutxiago. Halaber, 2013an 11.825 milioi biltzea aurreikusi dute. Datorren urteko aurreikuspenak hiru aldundien baiezkoarekin eta Jaurlaritzaren abstentzioarekin egin du aurrera.Zenbateko horiek astearte honetan egin duten Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan adostu dituzte. Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek osatzen dute erakundea, baina azken horiek boto eskubiderik gabe. Bileraren helburua aurtengo diru-bilketen aurreikuspenak ezartzea eta 2013ko diru-bilketa ere aurrez ikustea zen. Edonola ere, bilketen jaitsierak baldintzatuta etorri da hitzordua, eta hainbat desadostasunek sei orduz luzatu dute.Akordio falta, opor fiskalek eragindaDesadostasuna ''opor fiskal'' bezala ezagutzen diren diru-laguntzen itzulerak piztu du. Dirua banatu ala ez erabaki behar izan dute, eta orduan agertu dira iritzi kontrajarriak.Aurten, 309 milio euro jaso dituzte aldundiek opor-fiskal horienitzuleraren ondorioz (209 milioi Arabak, 80 Bizkaiak eta 20 Gipuzkoak).Zenbateko horretatik % 70 Jaurlaritzara bideratu behar dute aldundiek(210 milioi euro, alegia). Aurtengo aurreikuspenetan diru hori kontuan izatea defendatu du Jaurlaritzak. Bizkaia eta Araba, aldiz, kontra agertu dira. Azken bi horien ustez, kautelazko diru-sarrera da, oraindik ere laguntza horien zenbait kontu erabakitzeke baitaude Europan.Azkenean, Jaurlaritzaren proposamenak aurrera egin du, Jaurlaritzaren beraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren botoei esker.ErreakzioakCarlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak azaldu duenez, 2011ko urriko bileran adostu zuten diru hori 2012an banatzea. Beraz, ''ustekabez'' hartu du Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien jarrera. Halaber, 2013ko aurreikuspena ''xumea'' dela esan du Aguirrek, baina, zailtasunak ez jartzeko, bozketan abstenitu egin dela azaldu du.Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ere ''ustekabea'' agertu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak lortutako akordioaren aurrean. Bilbaoren ustez, ''kontuak ixteko makillajea'' baino ez da, eta erabakia euskal erakundeen ''kaltetan'' dator.Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak ere uste du egokiena diru hori aurtengo aurreikuspenetan kontuan ez hartzea litzatekeela, kontuak ''zorroztasunez'' egin ahal izateko.Martin Garitano Gipuzkoako ordezkariak, aldiz, Jaurlaritzari emandako babesa justifikatu du, eta ''koherentzia'' kontua izan dela esan du, hasieratik diru hori banatzea izan baita helburua. AtzerapenaGaurko bilera polemikarekin etorri da. Izan ere, legearen arabera, urriko lehen bi asteetan egin behar da. Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuak, baina, deialdia atzeratzea erabaki zuen, hauteskunde kanpainak ez baldintzatzeko.EAJk, PPk eta EH Bilduk (Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundietan gobernatzen duten indarrak) gogor kritikatu zuten erabaki hori, eta bilera epe legalen barruan egitea eskatu zuten.