Krisi Ekonomikoa -

Jaurlaritzak deituta

Euskal Finantzen Kontseilua urriaren 23an bilduko da

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak egun horretarako deitu ditu EAEko hiru ahaldun nagusiak, Euskal Finantzen Kontseiluaren bilera egiteko. Hauteskundeak bi egun lehenago izango dira.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE.
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Finantzen Kontseilua urriaren 23an bilduko da, gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez. Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak egun horretarako deitu ditu EAEko hiru ahaldun nagusiak, Euskal Finantzen Kontseiluaren bilera egiteko. Hauteskundeak bi egun lehenago izango dira.

Erakunde horrek hartuko dituen erabakien “garrantzia” ikusita, Jaurlaritzak gaia hauteskunde kanpainatik ateratzea erabaki du.

Bitartean, Eusko Jaurlaritzako diputazio iraunkorrak datorren asteartean aztertuko du Euskal Finantzen Kontseiluaren bilera atzeratzeko erabakia. EAJk erabaki horren aurkako mozioa aurkeztu du, eta popularrek babesa eman diote. Alderdi horiek bilera urriaren 15ean egitea eskatuko diote Jaurlaritzari.

Hala ere, Legebiltzarraren erabakia ez dutela kontuan hartuko azpimarratu du Idoia Mendiak. Ondorioz, bilera urriaren 23an uztea erabaki du Patxi Lopezen Jaurlaritzak.

EAEko hiru Foru Aldundiak bilera hori atzeratzearen aurka agertu dira azken asteetan.

Bizkaiak ez du Jaurlaritzaren 'itxikeria' ulertzen

Bizkaiko Foru Aldundiak erabakia berriz hausnartzeko eta Euskal Finantzen Kontseilua urriaren 15a baino lehen egiteko eskatu dio Jaurlaritzari, ez baitu "itxikeri eta legea urratze hori" ulertzen.

Ohar baten bitartez, "hiru Aldundien eskakizunei muzin eginez" Jaurlaritzak hartu duen erabakia kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea