Krisi Ekonomikoa -

Lan erregulazioa

Langile gehienei lanaldia murriztea proposatu du Tubos Reunidosek

398 langilek % 50 arteko murrizketak jasoko lituzkete, zuzendaritzaren proposamenaren arabera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Productos Tubulares konpainiako zuzendaritzak lanaldia murrizteko enplegu erregulazio plan bat aurkeztu du Galindoko (Trapagaran, Bizkaia) lantegian. Ia langile guztiei eragingo lieke (430etako 398ri), eta, hasiera batean, urtebete iraungo luke.

Hain zuzen ere, enpresaren proposamenaren arabera, 323 pertsonak aste bat bai eta beste bat ez lan egingo lukete, eta beste 75ek egunero egingo lukete, baina ordu gutxiago.

Tubos Reunidos taldeko konpainiaren zuzendaritzak gaur helarazi die proposamena langileen ordezkariei, eta orain kontsultak egiteko epea hasi da.

Horren ildotik, aldeek bilerak egingo dituzte martxoaren 2an, 4an eta 8an.

Joan den astean, Pedro Abasolo Tubos Reunidoseko presidenteak aurreratu zuen lan erregulazioa egiteko posibilitatea "handia" zela, krisian baitaude petrolioaren prezioa jaitsi ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Euskal Herrian Azken ordukoa Bizkaia EAE Lana Ekonomia berriak Trapagaran Gaurko azken ordukoa