Krisi Ekonomikoa -

Lan gatazka

TRWk 'kaleratze kolektiboak' egingo ditu Iruñeko lantegian

Oraindik ez dago argi 620 langileetako zenbat botako dituzten. Hilaren 19an hasiko dira negoziatzen.

620 langile ditu TRWk Iruñean. EiTB
620 langile ditu TRWk Iruñean. EiTB
620 langile ditu TRWk Iruñean. EiTB

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TRW konpainiak "kaleratze kolektibo" bat iragarri du Iruñeko lantegian, baina oraindik ez du zehaztu 620 langileetako zenbat botako dituen.

Sindikatuekin hilaren 19an hasiko da negoziatzen zuzendaritza, eta orduan ezagutuko dira konpainiaren asmoak.

Maciej Gwozdz TRW Europako zuzendaritzako kideak "langileen ordezkariekin hitz egiteko" borondatea agertu du, "alde guztientzat akordio egokiena" lortzeko xedez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Iruñea gaur Gaurko albisteak Nafarroan Lana albisteak Ekonomia Automobilgintzari buruzko albisteak