Krisi Ekonomikoa -

Kaleratzeak

Cegasako langileek 275 kaleratzeak ez onartzeko eskatu diote epaileari

Lan Erregulazio Txostena onartzeko "arrazoi ekonomikorik ez" dagoela uste dute, eta gogor kritikatu dute Jaurlaritzaren "ausardia falta".

EREa ez onartzeko eskatu diote Cegasako langileek epaileari

01:41

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cegasa Taldeko langileek kontzentrazioa egin dute gaur goizean Gasteizko Merkataritza Epaitegiaren aurrean 275 langileren kaleratzea aurreikusten duen Lan Erregulazio Txostena ez dezala onartu exijitzeko.

Cegasaren enpresa taldea kudeatzen duen konkurtso administrazioak aurreko martxoan aurkeztu zuen txostena, 275 langile kaleratzeko, Sherpak urte hasieran Cegasaren hiru negozio unitate (Oñatikoa eta Gasteizko litio eta merkataritza unitateak) erosi ostean.

CCOO Euskadik deituta egin dute kontzentrazioa, epaileak "berehala" hartuko baitu kaleratzeen inguruko erabakia.

Luis Mari Iñurrategi Cegasa taldeko ordezkariak azaldu duenez, epaileak ezin ditu kaleratzeak onartu, "ez delako egiaztatu argudio ekonomikoak badaudenik"; izan ere, "ez dakigu zein den Cegasa osatzen duten enpresen benetako egoera ekonomikoa".

Era berean, Eusko Jaurlaritzak izan duen "ausardia" falta salatu dute, "enpresaren eta konkurtso administrazioaren tesiak berretsi" dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Lana berriak Gasteiz berriak