Krisi Ekonomikoa -

Enplegua

2020rako 'enplegu bete teknikoa' lortuko dela uste du Toñak

Bestalde, Enplegu sailburuak ukatu egin du EAEn langile kualifikaturik ez dagoela Sestaoko La Naval ontziolan lan egiteko.

Angel Toña Enplegu sailburua. EFE
Angel Toña Enplegu sailburua. EFE
Angel Toña Enplegu sailburua. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak uste du 2020. urterako Euskadi "enplegu bete teknikoa" lortzetik gertu egongo dela.

Aitzitik, hurrengo bi urteetan 2008ko langabezia tasa txikia berreskuratzea ezinezkoa izango dela gaineratu du.

Onda Vasca irrati katean egindako adierazpenetan, "enplegu bete teknikoa" Eusko Jaurlaritzari, talde parlamentarioei eta eragile sozialei esker lortuko dela nabarmendu du.

Horren esanetan, badago kontuan hartzeko beste faktore bat: jaiotza tasa moteldu egin dela, eta, ondorioz, gero eta gazte gutxiago daudela lan merkatuan sartzeko.

Bestalde, Toñak ukatu egin du EAEn langile kualifikaturik ez dagoela Sestaoko La Naval ontziolan lan egiteko, eta enpresak beste erkidego batzuetara jo badu "enplegu merkea" lortzeko izan dela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak