Krisi Ekonomikoa -
Espainiako langabezia datuak
Langabeziaren jaitsiera 'prozesu baten hasiera' da, Lagarden hitzetan
‘’Espainiako herritarrek sakrifizioa handiak egin dituzte egoera ekonomiakoa bideratzeko’’, azpimarratu du NDFko presidenteak.
Erredakzioa
Azken hilabeteotan Espainiako langabezia-tasak izan duen jaitsiera arina ''prozesu baten hasiera'' eta ''herritarrek egindako sakrifizio handien emaitza'' da, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) presidenteak larunbat honetan esan duenez.
‘’Espainiako herritarrek sakrifizioa handiak egin dituzte egoera ekonomiakoa bideratzeko’’, azpimarratu du NDFko presidenteak.
Largardek azpimarratu du ‘’zenbaki mailan’’ egoerak hobera egin duela Espainian, eta Estatua dela eurogunean arinen hazten ari den lurraldea; edonola ere, NDFko buruak itxaropena agertu du igoera horrek enplegua sor dezan, ‘’bereziki gazteen esparruan’’.