Krisi Ekonomikoa -
Europako Batzordea
Bruselak murrizketa gehiago egitea agindu dio Rajoyri
2015. urtean Espainiak defizit helburua beteko ez duela ohartarazi du Europako Batzordeak.
Erredakzioa
Europako Batzordeak murrizketa gehiago egitea agindu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, herrialdea defizit helburua ez betetzeko "arriskuan" dagoela argudiatuta.
Aurten, Espainiak % 5,6ko defizita izango duela aurreikusten du Bruselak, hau da, agindutakoa baino bi hamarren azpitik. Nolanahi ere, oraindik ere defizit helburua ez betetzeko arriskua dagoela ohartarazi du Europako Batzordeak.
2015. urtera begira, Espainiaren defizita % 4,6koa izango dela uste du Bruselak, helburua % 4,2koa izatea bada ere. 2016. urtean ere defizit helburua urratuko duela uste du Bruselak, % 3,9koa izango baita, ezarritako % 3aren ordez.
Europako Batzordeak 2015. urtean indarrean sartuko den erreforma fiskala aztertu du, eta finantziazioa falta zaiola kritikatu du.
Bestalde, errentaren gaineko zergaren jaitsiera orekatzeko, Espainiako Gobernuak murrizketa gehiago egin beharko zituzkeela edo BEZ murriztua igo beharko zukeela esan du.