Krisi Ekonomikoa -

Espainiako Estatuko datuak

26.500 familiak baino gehiagok galdu dute etxea urte erdian

Horietatik, 17.472 etxegabetzeak izan dira, eta 9.077 kasutan akordioa lortu dute bankuekin, etxea uztearen truke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26.500 familiak baino gehiagok (26.549) galdu dute etxea Espainiako Estatuan 2014ko lehenengo sei hilabeteetan, urtebete lehenago baino % 24,4 gutxiago. Gehienak, 17.472 hain zuzen ere, etxegabetzeak izan dira, eta 9.077 kasutan akordioa lortu dute bankuekin, etxea uztearen truke.

Espainiako Bankuak jakitera eman duenez, bankuaren esku utzitako etxebizitzen % 73,7 ohiko bizitokia zen, eta gainerakoak bigarren etxebizitzak ziren.

Erakunde horren arabera, etxegabetzea eragin duten hipoteken % 83,6 2007ko abenduaren aurretik sinatu ziren, hau da, higiezinen burbuila lehertu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea