Krisi Ekonomikoa -
Bideragarritasun probak
Bankuei egindako bideragarritasun azterketen emaitzak
Espainiako Estatuko banku guztiek gainditu dute proba. Eurogunean, 13k defizita dute.
Erredakzioa
Espainiako Estatu bankuek kapital nahikoa dutela eta euren bideragarritasuna indartzeko aparteko neurririk behar ez dutela ebatzi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Europako Banku Aginteak (EBA) egindako bideragarritasun azterketen ostean.
Hamabost erakunde aztertu dituzte Estatuan, eta, horietatik, Liberbankek baino ez du defizita agertu. Dena dela, banku horren finantzazioa dagoeneko "aski" bermatuta dagoela argitu du Espainiako Bankuak.
Erakunde horien artean, bideragarriena Kutxabank da, arrisku testuinguruetarako duen kapital-ratioa % 11,8koa baita, eta EBZk gutxienez % 5,5 izatea eskatzen du.
Hauek dira Espainiako Estatuan aztertutako bankuak eta horien emaitzak:
- Kutxabank % 11,8
- Bankinter % 10,80
- BFA-Bankia % 10,3
- Caixabank % 9,25
- Ibercaja % 7,8
- NGC Banco (Abanca) % 9,14
- BBVA % 8,97
- Banco Santander % 8,95
- Unicaja % 8,89
- Banco Sabadell % 8,33
- BMN % 8,09
- Catalunya Banc % 8,02
- Cajamar % 7,99
- Ibercaja % 7,82
- Banco Popular % 7,6
- Liberbank % 5,6
Defizita duten bankuak
Bestalde, euroguneko 25 bankuk 25.000 milioi euroko defizita dutela ohartarazi du Europako Banku Zentralak.
Horietatik, 12k (Liberbank espainiarra tartean) dagoeneko jaso dute behar zuten finantziazioa. Beste 13ak, hau da, oraindik ere defizita dutenak, hauek dira:
ITALIA
- Monte dei Paschi di Siena (2.110 milioi euro behar ditu)
- Banca Carige (810 milioi euro)
- Banca Popolare di Vicenza (220)
- Banca Popolare di Milano (170)
GREZIA
- Eurobank (1.760)
- National Bank of Greece (930)
ZIPRE
- Hellenic Bank (180)
BELGIKA
- Dexia (340)
ESLOVENIA
- Nova Ljublijanska banka (30)
- Nova Kreditna Banka Maribor (30)
PORTUGAL
- Banco Comercial Portugues (1.150)
AUSTRIA
- Oesterreichischer Volksbanken-Verbund (860)
IRLANDA
- Permanent tsb (850)