Krisi Ekonomikoa -

Balantzea

Eroskik 32 milioi galdu zituen uztaila arte, iaz baino % 34 gutxiago

Urteko lehenengo seihilekoan 3.201 milioi euroko fakturazioa izan zuen, 2013an baino % 2,7 gutxiago, kontsumoaren beherakadagatik.

Eroskiren merkataritza zentroa. Argazkia: EiTB
Eroskiren merkataritza zentroa.
Eroskiren merkataritza zentroa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski Taldeak 31,9 milioi euroko galerak izan zituen urteko lehenengo seihilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 34 gutxiago, MCCren kooperatibak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Urteko lehenengo sei hilabeteetan kostuak % 5,7 murriztu zituzten, eta finantza gastuak, % 14.

Gainera, Eroskik akordioa lotu du finantza erakundeekin 2.500 milioi euroko zorra berregituratzeko.

“Finantza berregituraketarako akordioaren ostean, 2014a trantsizioa izango da, eta etorkizuneko erronkei berme handiarekin aurre egin ahal izango diegu”, adierazi du Agustin Markaide Eroskiren presidenteak.

Uztailera arteko fakturazioa 3.201 milioi eurokoa izan zen, 2013an baino % 2,7 gutxiago, kontsumoaren beherakadagatik.

Urteko lehenengo sei hilabeteetan, Eroskik 38 supermerkatu ireki ditu frankiziapean, eta 17 milioi eurko inbertsioarekin 266 lanpostu sortu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski albisteak