Krisi Ekonomikoa -
Nazioarteko diru funtsa
Espainia da aurrera egiten ari den bakarra, Lagarderen arabera
NDFren zuzendariak esan du erreformei esker lortu duela, eta gainerako estatuei bide beretik jarraitzeko eskatu die.
Erredakzioa
"Eurogunean aurrera egiten ari den bakarra Espainia da, eta hori egiturazko erreformei esker lortu du", Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendariak adierazi duenez.
"Espainia da aurrera egiten ari den bakarra, nahiz eta nahikoa ez izan" langabe kopurua jaisteko, azaldu du agintari frantziarrak Radio Classique irratian egin dioten elkarrizketa batean.
Frantzian erreformak atzeratzen ari ote diren galdetuta, "praktikan" jarri behar direla eta ez dela nahikoa "hitz egitea" esan du. "Eurogune osoarentzat balio du horrek, ez Frantziarentzat soilik", nabarmendu du.
"Lehenik lan-araudiaren eragozpenei egin behar zaie aurre", Lagarderen esanetan, eta "horretan aurrera egiten ari den bakarra Espainia" da.
Espainian "egiturazko erreformak egin dituzte, eta emaitzak ematen hasi dira", gaineratu du.