Krisi Ekonomikoa -

Datu berriak

Langabezia mailarik baxuenera jaitsi da eurogunean eta EBn 2012tik

Langabezia ekainean hamarren bat jaitsi da eurogunean eta Europar Batasunean, aurreko hilabetearekin alderatuta, % 11,5ean eta % 10,2an ezarri da, hurrenez hurren.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia ekainean hamarren bat jaitsi da eurogunean eta Europar Batasunean, aurreko hilabetearekin alderatuta, % 11,5ean eta % 10,2an ezarri da, hurrenez hurren, 2012az geroztik mailarik baxuenean, Eurostat estatistika agentziak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Zehazki, 2012ko irailetik dira tasarik baxuenak eurogunearentzat, eta urte bereko martxotik Hogeita zortzientzat.

Laszlo Andor Enpleguko Europako komisarioaren ustez, datu horiek “azken urtean Europan ikusi ditugu8n susperraldi ekonomikoaren lehen zantzuak berretsi dituzte”.

Halere, haren hitzetan, “langabeziaren murrizketa oso apala izan da orain arten, lanpostuak suntsitzea gelditu egin dela dirudien arren”.

“Geure helburua baldintza makroekonomiko egokiak sortzea izan behar du, susperraldi jasangarri batentzako, eta Estatuko kide direnentzako egitura-estrukturen aplikazioa, besteak beste, Gazteen Bermea, susperraldia lanpostuak sortzera eraman dadin”, nabarmendu du.

Ekainean 18,4 milioi langabe zeuden eurogunean, maiatzean baino 152.000 pertsona gutxiago. Europar Batasunean, aldiz, 25 milioi langabe zeuden, 198.000 gutxiago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea