Krisi Ekonomikoa -
Estatistika Institutua
Espainiako ekonomiak % 0,6 gora egin du apirila eta ekaina bitartean
Urtez urteko datuak aintzat hartuz, Espainiako Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 1,2koa izan da, batez ere Estatu barruko eskaintzak izan duen hobekuntzak bultzatuta.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiak % 0,6 gora egin du 2014ko apirila eta ekaina bitartean, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago eta Espainiako Bankuak aurreikusitakoaren gainetik, gaur Espainiako Estatistika Institutuak iragarri duenez. Urtez urteko datuak aintzat hartuz, Espainiako Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 1,2koa izan da, batez ere Estatu barruko eskaintzak izan duen hobekuntzak bultzatuta.
Horrenbestez, laugarren hiruhilabetea jarraian datu positiboak izan ditu Estatuko ekonomiak. Urte hasieran % 0,4 hazi ondoren, bigarren hiruhilekoan % 0,2ko gorakada izan zuen ekonomiak. Azken-aurrekoan, berriz, % 0,1 igo zen.