Krisi Ekonomikoa -
Enplegua
Lan-erreforma ezarri aurretik baino 10.000 langabe gehiago daude EAEn
UGTk salatu duenez, ordutik egindako kontratuen % 94 aldi baterako dira, eta soldatak % 10 murriztu dira batez beste.
Erredakzioa
EAEn hazi egin da langabezia 2012an lan-erreforma ezarri zenetik, eta horren aurretik baino 10.000 langabe gehiago daude gaur egun. Gainera, ordutik egindako kontratuen % 94 aldi baterako dira, eta soldatak % 10 murriztu dira batez beste.
Datu horiexek eman ditu UGT sindikatu sindikatuak, aipatu legearen eragina aztertzeko egindako txostenean.
Bestalde, langabeziagatik ematen den laguntzak % 5 egin du behera, eta soldatak % 10 murriztu dira batez beste, nahiz eta sektore batzuetan % 20-25 inguruko beherapenak izan.
Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, ikerketa horrek agerian uzten ditu lege "injustuaren benetako datuak", eta ez duela bilatzen zuten helburua lortu: enplegu egonkorra sortzea.
"Susperraldia zerbitzuen sektorean soilik atzematen da, baina aldi baterako lan prekarioarekin, eta jardunaldi partzial asko azkenaldian. Koktel arriskutsua, alegia", ohartarazi du Arzak.
Gaineratu duenez, jardunaldi partzialerako kontratuek "jardunaldi osoak ezkutatzen" dituzte.