Krisi Ekonomikoa -

Lan gatazka

Koxkako 24 kaleratzeak baliogabetu ditu Auzitegiak

Ebazpenaren arabera, kaleratuak berriro hartu beharko ditu enpresak, eta, gainera, 2013ko abuztuaren 2tik jaso gabe dituzten soldatak eman beharko dizkiete.

Koxka epresaren protestetako bat. Artxiboko irudia. EiTB
Koxka epresaren protestetako bat. Artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Auzitegiak baliogabetu egin ditu Koxka enpresako 24 kaleratzeak, askatasun sindikala urratu zuelakoan. Hala ere, oraindik helegitea jartzeko aukera dago.

Ebazpenean agertzen denez, enpresak berriro hartu beharko ditu kaleratuak, eta, gainera, 2013ko abuztuaren 2tik jaso gabe dituzten soldatak eman beharko dizkiete. Hau da, kaleratu zituztenetik jaso beharreko dirua eman beharko diete.

2009an hasi zen Koxkaren afera. Orduan, enpresa ixteko txostena aurkeztu zuten, baina hori ere baliogabetu egin zuen Auzitegi Gorenak, 2013ko uztailean.

Langileek salatu zuten Koxkak Gorenaren ebazpenaren berri izandakoan ez zituela berriro kontratatu, eta hori kaleratzearen parekoa zela. Hori dela eta, kaleratzea baliogabetzeko eskatu zuten.

Enpresak aitortu zuen berriro kontratatzeko beharra zuela, baina agindu hori ez betetzea ez zuen kaleratze gisa onartu.

Orain, epailearentzat "ukaezina" da enpresaren jarrera "kaleratzea"ren parekoa zela, eta Gorenaren ebazpenaren berri izan zuen egunetik aurrerako kalte-ordaina ezarri du langileentzat.

Izan ere, epailearen arabera, "aipatu momentutik aurrera, enpresak langilea berriro kontratatzeko betebeharra zuen, eta ez zegoen arrazoirik neurri hori atzeratzeko, gero ebazpena bertan behera uzteko abiatutako izapideek atzerapena soilik bilatzen zutelako, ez baitzuten inolako oinarri juridikorik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea