Krisi Ekonomikoa -
Maiatzeko datuak
Langabeziak % 11,6an jarraitzen du Eurogunean
Espainiako Estatuan % 25,1ean geratu zen, bigarren tasa txarrena, Greziaren atzetik (% 26,8).
Erredakzioa
Euroguneko langabezia tasak ez zuen ez gora ez behera egin maiatzean, eta % 11,6ean geratu zen, apirilean bezalaxe, Eurostat estatistika erakundeak jakitera eman duenez. Europar Batasunaren kasuan, langabezia-tasak hamarren bat egin zuen behera, % 10,3raino.
Espainiako Estatuan ere ez zen aldaketarik izan, eta % 25,1ean geratu zen maiatza amaieran, Europar Batasuneko bigarren datu okerrena, Greziaren atzetik (% 26,8).
Urtebete lehenago, 2013ko maiatzean, Euroguneko langabezia tasa % 12koa zen, eta Europar Batasuneko % 10,9koa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea