Krisi Ekonomikoa -
Jaurlaritza-sindikatuak
Aburtok dio ez duela baimenduko inork elkarrizketa soziala galaraztea
Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak dio ez duela elkarrizketa soziala inposatuko, baina ez duela baimenduko inork elkarrizketa hori galaraztea.
Erredakzioa
Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak esan du bere sailak ez duela elkarrizketa soziala ''inposatuko'', baina ez duela baimenduko ''inork'' elkarrizketa hori galaraztea. Horrez gain, Aburtok aurreratu du uda ostean ''elkarrizketarako prozesua'' abiatuko dutela, baina ''zaila'' izango dela ELA bertan egotea.
Elkarrizketa sozialari berriz ekiteko asmoz Jaurlaritzak sindikatuekin eta agente sozialekin abian jarritako elkarrizketa sorta bukatu ostean egin ditu adierazpenak Aburtok, Bilboko Udalean izan den ekitaldia batean.
Sailburuak azpimarratu duenez, Enplegu sailak ''elkarrizketa sozialerako prozesua deitzeko konpromisoari'' eusten dio eta, hala, horretan parte hartu nahi duten ''agente guztiei'' zabaldu die deia Aburtok, usa osterako.
"Bukatu berri den elkarrizketa-sortaren ondoren, oso zaila ikusten dut ELA bertan egotea, baina hori sindikatuak egin beharreko analisia da; horri sindikatuak erantzun beharko dio, ez bakarrik bere afiliatuen aurrean, baita herri honetan langileen ere'', esan du.
CCOO, ''eszeptiko''
Unai Sordo CCOO-Euskadi sindikatuko buruak jarrera ''irekia'' agertu du elkarrizketa sozialarekiko, baina ''eszeptiko'' eta ''baikortasunik gabe'' agertu da, elkarrizketa hori aurrera eraman ahal izateko aukeraren inguruan