Krisi Ekonomikoa -
Hartzekodunen konkurtsoa
Administratzaileak Fagorri buruzko txostena eman dio epaileari
Hartzekodunek hamar eguneko epea izango dute enpresako ondasun eta kreditu guztiak bertan jasota dauden ikusteko.
Erredakzioa
Fagor Etxetresnak enpresaren administrazio konkurtsalak enpresari buruzko txostena utzi du Donostiako epailearen esku, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez.
Ekainaren 5ean entregatu zuen txostena, Epaitegiak emandako epearen barruan, eta Konkurtso Legearen 74. artikulua betetzeko.
Hartzekodunek hamar eguneko epea izango dute enpresako ondasun guztiak zerrenda horretan jasota dauden eta kredituen inguruko balorazioa onartzen duten esateko.
Desadostasunen bat izanez gero, konkurtso-intzidente bat aurkeztu beharko dute inbentarioa inpugnatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea