Krisi Ekonomikoa -

Aurreikuspenak

Espainia % 2,1 haziko da eta langabezia % 24ean kokatuko da 2015ean

Estatuko langabezia % 25,5era jaitsiko da aurten, eta % 24ean kokatuko da 2015. urtearen amaieran.

Espainiak defizit helburua beteko du, Europar Batzordearen ustez

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainako Barne Produktu Gordinak % 1,1eko eta % 2,1eko hazkundeak izango ditu 2014. eta 2015. urteetan, hurrenez hurren, Europar Batzordearen aurreikuspenen arabera.

Estatuko langabezia % 25,5era jaitsiko da aurten, eta % 24ean kokatuko da 2015. urtearen amaieran.

Europar Batzordearen arabera, euroguneko ekonomiak % 1,2 gora egingo du 2014. urtean eta hazkundea % 1,7ekoa izango da datorren urtean.

Datu hauek Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak hobetu egin dituzte: Rajoyren Exekutiboak % 1,2eko eta % 1,8ko hazkundeak aurreikusi ditu 2014. eta 2015. urteei begira.

Bestalde, ezarritako defizit-muga bete egingo du Espainiak aurten, baina datorren urtekoa bete ahal izateko neurri gehiago hartu beharko dituela esan du Europar Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea