Krisi Ekonomikoa -

Europar Batasunean

Andaluzia, Ceuta eta Melilla, langabe gehien dituzten eskualdeak

Europa mailan, Andaluzia da daturik txarrena duen eskualdea, % 36,3ko langabezia tasarekin. Ceuta (% 35,6), Melilla (% 34,4), Kanariar Irlak (% 34,1) dira zerrendan hurrengoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluzia, Ceuta, Melilla, Kanariak eta Extremadura dira Europar Batasunean langabezia-tasa altuenak dituzten herrialdeak, Europako 28en batez bestekoa hirokoizten baitute, Eurostatek jakitera eman duenez.

Andaluzia da daturik txarrena duen eskualdea, % 36,3ko langabezia tasarekin. Ceuta (% 35,6), Melilla (% 34,4), Kanariak (% 34,1) eta Extremadura (% 33,7) dira zerrendan hurrengoak.

Gaztela-Mantxa (% 30,1) eta Murtzia (% 29,4) ere langabezia-tasa altuenak dituzten eskualdeen zerrendan agertzen dira, zazpigarren eta bederatzigarren tokian, hurrenez hurren, Erostatek argitaratutako datuen arabera.

Estatuko erkidego guztiek Europar Batasuneko batez bestekoa (% 10,8) gainditu dute, eta horietatik 13k bikoiztu egiten dute: Andaluzia, Ceuta, Melilla, Kanariak, Extremadura, Gaztela-Mantxa, Murtzia, Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentzia eta Balear Uharteak.

15 eta 24 urte arteko gazteen langabezia-tasari dagokionez, Ceuta da Europako daturik txarrena duen eskualdea (% 72,7). Batez bestekoa Europar Batasunean % 23,4koa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea