Krisi Ekonomikoa -

Aurreikuspena

Espainiako Bankuaren arabera, ekonomia % 1,2 haziko da 2014an

2015ari dagokionez, Barne Produktu Gordina % 1,7 haziko dela espero du, barne eskariaren gorakada dela eta.

Espainiako Bankua. EFE
Espainiako Bankua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuak aurreikusi du Estatuko ekonomia % 1,2 haziko dela 2014an, krisia hasi zenetik lehenengo aldiz barne eskaria igo delako (% 0,3), eta 2015erako hazkundea % 1,7koa izatea espero du.

Hori horrela, 2013ko bigarren seihilekoko joerak bere horretan jarraituko duela, eta barne eskariaren pisua handitu egingo dela uste du Espainiako Bankuak.

Erakundearen martxoko Buletin Ekonomikoa Espainiako Gobernua baino baikorragoa da, Gobernuak % 0,7ko hazkundea aurreikusi baitu 2014rako, eta % 1,2koa 2015erako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea