Krisi Ekonomikoa -

Negoziazioak

La Naval ontziola, kontratu berri bat lortzear

Enpresako ordezkaritza Holandan izan da ontzi berri baten eraikuntza negoziatzeko, eta bide onetik omen doaz elkarrizketak.

La Naval. Argazkia: EiTB
La Naval.
La Naval. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Naval ontziola bizkaitarra Holandan kontratu berri bat ixteko atarian dago, langile batzordeak jakitera eman duenez.

Enpresako ordezkaritza bat Holandan izan da ontzi berri baten eraikuntza negoziatzeko, eta, aipatu iturrien arabera, elkarrizketak bide onean doaz.

Petrolio plataformetan laguntzeko ontzia litzateke La Navalek eraikiko lukeena Holandako armadorearentzat, asteartean Txipreko armadoreari emandako Hercules ontziaren tankerakoa. Ez da omen da oso handia, baina urtebeterako lan karga suposatuko luke.

Hala ere, Manolo Venado langile batzordeko kideak azpimarratu du kontratu hori ez dela nahikoa La Navalen etorkizuna bermatzeko. Hori dela eta, deia egin die Eusko Jaurlaritzari eta Madrilgo Gobernuari 'Tax lease'n auzia erabat itxi dezaten, horrela ontzi handien kontratuak ahalbidetuko liratekeelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Lana berriak Ekonomia albisteak La Naval azken ordukoa