Krisi Ekonomikoa -

Ontziola

Manifestazioa Barakaldon, Navalen lana eskatzeko

Martxa bukatuta, enpresa batzordeko kideek itxialdia abiatu dute udaletxean.

Manifestazioa egin dute Navaleko langileek, Barakaldoko kaleetan

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Navaleko langileek manifestazioa egin dute ostegun honetan Barakaldon, lan-karga eskatzeko. Martxa bukatuta, enpresa batzordeko kideek itxialdia abiatu dute Barakaldoko udaletxean, joan den astean Sestaon egin bezala.

Azken ontzia jabearen esku utzi du Navalek, eta, ondorioz, ontziolako 235 langileetatik 130 aldi baterako lan-erregulazioko espedientean sartu dira jada.

Ostegun honetan, 1.500 bat lagun bildu dira Barakaldoko kaleetan, 'Naval irtenbidea. Lan-karga orain' lelopean, enpresa batzordeak deituta. 'Naval ez itxi' mezua zuten kartelak ere eraman dituzte martxan, eta Barakaldoko alkatea ere bertan izan da. Enpresa batzordeko buruak babesa eskertu du, bereziki herritarrena eta Sestaoko eta Barakaldoko erakundeena.

Ontziolarentzat kontratu gehiago sinatu arte mobilizazioak egiten jarraitzeko asmoa dutela berretsi dute, eta, manifestazioa bukatuta, itxialdia abiatu dute Barakaldoko udaletxean. Ostiral goizeko 06:00ak arte egongo dira bertan.

Kontratu bila

Ontzi gehiago eraikitzeko negoziazioak bide onetik doazela ematen duela adierazi dute enpresa batzordeko iturriek, baina aurretik ere holakorik egon dela eta azkenean ez direla sinatu ere esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea