Krisi Ekonomikoa -
Krisia Fagorren
Donostiako epaitegiak eskumena izango du FagorMastercooken konkurtsoan
Fagorren Poloniako filialaren interesgune nagusia Arrasaten dagoela iritzi dio epaileak, bertan baitago elkartearen egoitza nagusia.
Erredakzioa
Donostiako Merkataritza-Arloko 1 zk.ko Epaitegiak erabaki du eskumena duela FagorMastercook Fagorren Poloniako filialaren hartzekodunen konkurtsoa ebazteko, eta atzera bota du horren kontrako alegazioa.
Alegazio horretan esaten zen Donostiako epaitegiak ez zuela eskumenik eta Poloniako erakundeei zegokiela prozesua aurrera eramatea; horregatik, prozedura bertan behera uztea eskatzen zen.
Pedro Malagon epailearen ustez, baina, Fagorren Poloniako filialaren interesgune nagusia Arrasaten dago, bertan baitago elkartearen egoitza nagusia, eta, beraz, epaitegi horrek du konkurtso hori izapidetu eta ebazteko ardura. Fiskala ere alegazioaren aurka agertu da, Donostiako epaitegiaren eskumena dela iritzita.