Krisi Ekonomikoa -

Begiraleen greba

Jaurlaritzak enpresak negoziatzera behartuko dituela espero dute

Langileek greba mugagabea hasi dute gaur. Bizkaian begiraleen % 95ek egin dute bat protestarekin; Gipuzkoan, % 65ek, eta Araban, % 55ek.

Eskola garraioko eta jolastokietako begiraleek aurreko asteetan egindako protestetako bat. EiTB
Eskola garraioko eta jolastokietako begiraleek aurreko asteetan egindako protestetako bat.
Protesta hasi dute patio eta garraioetako begiraleek

2:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola garraioko eta jolastokietako begiraleen greba mugagabea deitu duten sindikatuek espero dute Jaurlaritzak negoziatzera behartuko dituela zerbitzua eskaintzen duten enpresak.

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deituta, greba mugagabea hasi dute gaur begiraleek, eta kontzentrazioa egin dute Eusko Jaurlaritzak Lakua (Gasteiz) auzoan duen egoitzaren parean, enpresei lan hitzarmena negoziatzeko deia egiteko.

Besteak beste, eskolako jangeletako langileen soldata bera jasotzea aldarrikatzen dute; hau da, gaur egungoa baino % 2,5 gehiago. Hala ere, Miriam Diaz de Tuesta LABeko ordezkariak azpimarratu du hori ez dela aldarrikapen nagusia, hitzarmena lan erreformaren aurrean blindatzea baizik. Horren hitzetan, zerbitzua eskaintzen duten enpresek ez dute negoziatu nahi izan lanuzteak hasi zituztenetik. Gaur arratsaldean, baina, Jaurlaritzarekin bilduko dira, Hezkuntza Saileko ordezkariekin hain zuzen ere.

Lucia Puertas ELAko bozeramaileak grebaren jarraipenaren inguruko datuak eman ditu. Horren arabera, Bizkaian % 95ekoa izaten ari da, % 65ekoa Gipuzkoan eta % 55ekoa Araban.

EAEn 500 bat begirale daude lanean eskola garraioan eta jolastokietan, eta 15.000 ikasle inguru zaintzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea