Krisi Ekonomikoa -

Itxiera

Valentziako Gobernuak berretsi du RTVV ixtea zela aukera bakarra

Maximo Buch Ekonomia kontseilariak azpimarratu duenez, "bestela murrizketa sozialak egin beharko genituen osasun alorrean, hezkuntza eta ongizatean".

Protesta, Canal 9ren atarian. Argazkia: Efe
Protesta, Canal 9ren atarian.
Protesta, Canal 9ren atarian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maximo Buch Valentziako Ekonomia kontseilariak berretsi du Vakentziako Irrati Telebista (RTVV) ixtea "oso egoera zaila eta tristea" dela, baina "beharrezkoa zen, ebazpen judizialarekin (erregulazio txostena bertan behera utzi zuen) ez zegoen beste irtenbiderik".

"Gure aurrekontuarekin ezin genion horren kostu altua duen telebista bati eutsi, 120 milioi euroko gainkostua baitzuen, eta horri aurre egiteko, murrizketa sozialak egin beharko genituen, osasun alorrean, hezkuntzan eta ongizatean", adierazi du Buchek Vilafamesen egindako ekitaldi batean.

Horren harira, Valentziako Gobernuaren lehentasuna "zerbitzu sozialei eta herritarren bizi kalitateari eustea" dela azpimarratu du. Horretarako, "sakrifizioak egin behar dira, eta sektore publikoko beste eremu batzuetan ere egin ditugu", gaineratu du.

"Zoritxarrez, helburua Canal 9ko langile kopurua murriztea eta bideragarritasun plan bat abian jartzea bazen ere, ebazpen judizialak galarazi egin du hori eta itxi beste aukerarik ez dugu izan", azaldu du kontseilariak.

Buchek aitortu du orain 1.600 langabe gehiago egongo dela Valentzian, eta dagoeneko milioi erdi baino gehiago dira guztira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea