Krisi Ekonomikoa -

2013an

Espainiako Bankuak zailtasunak ikusten ditu defizit helburua lortzeko

Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorearen arabera, diru-sarrera gutxi lortu ditu Estatuak, funtzionarioek aparteko saria berreskuratu dutelako, besteak beste.

Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorea. Argazkia: Efe
Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorea.
Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak berretsi du "arriskuan" dagoela 2013ko defizit helburua (BPGren % 6,5) diru-sarrerak txikiak izan direlako eta funtzionarioek aparteko saria berreskuratu dutelako.

Lindek agerraldia egin du Senatuko Aurrekontuen Batzordean 2014ko diru partidez hitz egiteko, eta Kongresuan aurreratu zuena, eta Europako Batzordean errepikatu zuena, berretsi du.

Hala ere, Lindek azpimarratu duenez, urte hasierako emaitzak ikusita, hitzartutako defizit helburua lor daiteke, baina horretarako diru-sarrerak ugaritu behar dira urte amaieran.

Bestalde, zor publikoa izan du hizpide Espainiako Bankuaren gobernadoreak, eta 2014an % 98,9ra iritsi ostean, 2015ean % 100etik gora koka litekeenez, egonkortasun fiskala eta erreforma sakonak lortu behar direla uste du.

% 0,7ko hazkundea 2014an

Linderen arabera, 2014an Espainiako ekonomiak % 0,7ko hazkundea izango duela esatea ez da gehiegizkoa, eta adituen babesa du aurreikuspen horrek.

Espainiako ekonomia azken 12 hilabeteetan "nabarmen hobetu" dela iritzi dio gobernadoreak, eta "krisiaren bigarren atzeraldia gainditzear" egon litekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea