Krisi Ekonomikoa -

Susperraldi ekonomikoa

Euroguneko susperraldi ekonomikoa apaldu egin da

Barne Produktu Gordina % 0,1 hazi da hirugarren hiruhilekoan, apirila eta ekaina artean, berriz, igoera hiru hamarrenekoa izan zen.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko ekonomia % 0,1 hazi da hirugarren hiruhilekoan, Eurostat Europako Estatistika Bulegoak ostegun honetan argitaratutako datuen arabera. Hala ere, igoera aurreko hiruhilekoan baino apalagoa izan da (% 0,3).

Urte eta erdiko atzeraldiaren ondoren, Euroguneko ekonomia % 0,3 hazi zen apirila eta ekaina artean. Azken hiruhilekoan, ordea, hazkundea motelagoa izan da (% 0,1), batez ere, Alemaniaren hazkundearen moteltzeak eta Frantzia atzeraldian sartu izanak eraginda.

2012ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euroguneko ekonomia % 0,4 uzkurtu da, eta Europar Batasuneko ekonomia, berriz, % 0,1 hazi.

Euroguneko herrialde gehienetan hazi egin da Barne Produktu Gordina hirugarren hiruhilekoan, Zipren (% -0,8), Frantzia (% -0,1) eta Italian (% -0,1salbu).

Uztaila eta iraila artean barne produktu gordinaren hazkunde handiena izan duten herrialdeak Finlandia (% 0,4), Estonia (% 0,4), Alemania (% 0,3) eta Belgika (% 0,3) izan dira.

Espainiako ekonomia % 0,1 hazi da azken hiruhilekoan, eta hainbat hilabetetako beheranzko joera hautsi du.

Europako Batzordearen aurreikuspen ekonomikoen arabera, euroguneko ekonomia % 0,4 uzkurtuko da 2013an eta 2014era arte itxaron beharko da susperraldiaz hitz egiten hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea