Krisi Ekonomikoa -
Aurreikuspenak
Atzeraldiak hondoa jo du eta ekonomia hazten hasiko da, BBVAren ustez
Bankuaren ikasketa zerbitzuek egindako txosten baten arabera, 2014an ez da enplegu gehiago suntsituko; gainera, esportazioen "sendotasuna" nabarmendu dute.
Erredakzioa
BBVAren ikasketa zerbitzuak egindako txosten baten arabera, aurtengo laugarren hiruhilekoan ekonomiak hobera egingo du eta BPGa % 0,3 haziko da, hiruhilekotik hiruhilekorako eboluzioa kontuan hartuta, atzeraldiak "hondoa jo" duelako eta susperraldiak "irmotzen" jarraituko duelako.
"Espainiaren Egoera" txostenean agertzen denez, 2014an ez da enplegu gehiago suntsituko; gainera, esportazioen "sendotasuna", finantza sektorean zeuden tentsioak leundu direla eta egungo politika fiskala (aldekoa) nabarmendu dute.
Faktore horietan "oinarrituta", aurreikuspenek hobera egin dute, eta datorren urtean lan-merkatuaren eraginkortasuna hobetuko dela eta sektore pribatuan lan gehiago sortuko dela aurreratu dute.
Alabaina, BBVAren adituen ustez, erreforma estrukturalek baldintzatu egingo dute susperraldia.
Txostenaren arabera, 2013ko BPGaren gaineko aurreikuspenak hobetu dira (% 1,3koa da orain), eta, Gobernuari dagokionez, % 0,9 haztea aurreikusi dute, Exekutiboak iragarri zuena baino bi hamarren gehiago.