Krisi Ekonomikoa -
Lan erregulazio txostean
Epaileak baliogabe utzi ditu Valentziako telebistako kaleratzeak
RTVVk 1.000 langile baino gehiago kaleratzeko enplegu-erregulazioko txostena aurkeztu zuen iazko abuztuan.
Erredakzioa
Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du iazko abuztuan 1.000 langile baino gehiago kaleratzeko RTVV Valentziako irrati telebistak aurkeztutako enplegu-erregulazioko txostena.
Lau sindikatuk auzitara eraman zituzten kaleratzeak, eta epaiketa urriaren 22an eta 23an egin zuten.
Fiskaltzak kaleratzeak baliogabe uztea eskatu zuen, oinarrizko eskubideak urratu zituztela argudiatuta. Izan ere, kaleratuen zerrenda aldatu egin zuten, eta hori "jokaera baztertzailea" izan zela azaldu zuen. Gainera, prozesuan "irregulartasunak" izan zirela gaineratu zuen.
CCOO, CGT, Intersindical Valenciana eta UGT sindikatuek kaleratzeak egiteko arrazoi bakarra "politikoa" dela eta nor kaleratu erabakitzeko irizpideak zehazterakoan "iruzur" egin zutela salatu zuten.