Krisi Ekonomikoa -

Hirugarren hiruhilekoko datuak

Langabeziak gora egin du azken hiruhilekoan, EAEn

Nafarroan 100 langabe gehiago zenbatu dituzte. Espainiako Estatuan, berriz, 72.800 langabe gutxiago daude, 5.904.700 hain zuzen ere, langile aktiboen % 25,98.

Ekainean baino 72.800 gutxiago daude Espainiako Estatuan. Argazkia: EiTB
Ekainean baino 72.800 gutxiago daude Espainiako Estatuan.
17.700 okupatu gutxiago, eta 1.100 langabe gehiago

1:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan azken hiruhilekoan, ekainean baino 1.100 langabe gehiago zenbatu baitzituzten irail amaieran; 156.000, hain zuzen ere (langileria aktiboaren % 15,84).

Nafarroari dagokionez, langabezia-tasa ia ez da aldatu, baina ekainean baino 100 langabe gehiago zeuden irail amaieran. Guztira 55.500 langabe daude, langileria aktiboaren % 18,23.

Espainiako Estatuan, berriz, langabeziak behera egin du, hirugarren hiruhilekoan aurrekoan baino 72.800 langabe gutxiago zenbatu baizituzten: 5.904.700, hain zuzen ere. Horrela, langabezia-tasak % 0,28 egin du behera 2013ko hirugarren hiruhilekoan, eta % 25,98an geratu da.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) zabaldutako txostenean agertzen denez, uztailean eta irailean 39.500 pertsonak lortu zuten lana.

Langabeziak hiruhileko horretan izan duen joerari begiratuta, 2005etik garai horretan izan den daturik onena dela adierazi du INEk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian