Krisi Ekonomikoa -
Panamako goi-bilera
Rajoy: 'Espainia ekonomia indartuta ateratzen ari da krisitik'
Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, Latinoamerikak garrantzia handia izan du errekuperazio horretan.
Erredakzioa
Espainia ekonomia indartuta eta onbideratuta krisitik ateratzen ari da, eta Latinoamerikak garrantzia handia izan du errekuperazio horretan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen arabera.
Mariano Rajoy Iberoamerikako herrialdeak biltzen dituen Panamako goi-bileran parte hartzen ari da, eta plaza hori baliatu Espainiako ekonomiaren hobekuntza lau haizeetara zabaltzeko. Horren esanetan, krisiari aurre egiteko Gobernuak hartutako neurriek emaitza onak eman dituzte.
"Espainia krisitik ateratzen ari da, ekonomia indartuta eta onbideratuta gainera. Oraindik ere egiteko asko badaude ere, lan egiteko borondatea daukagu, eta horrek etorkizunerako bermeak emango dizkigu: hazkunde iraunkorra eta egonkorra, enpleguaren hazkundea eta ongizatea", nabarmendu du.
"Gure ekonomia lehiakorragoa eta malguagoa izan dadin oinarriak finkatzen ari gara", gaineratu du.