Krisi Ekonomikoa -
Aurreikuspenak
Montoro: 'Espainiak 2014an esango dio agur krisiari, behin betiko'
"Espainiarrek krisi ekonomikoak ezarritako zergaren zati handi bat ordaindu dugu dagoeneko", gaineratu du ministroak.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren arabera, espainiarrek "behin betiko agurra emango diote krisi ekonomikoari" 2014. urtean.
"Espainiarrek krisi ekonomikoak ezarritako zergaren zati handi bat ordaindu dugu jada", azaldu du Montorok, PPk Estatuko Aurrekontuen inguruan Santanderren antolatutako eztabaidaren amaieran. Eztabaidan Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkaria ere izan da.
"Hazkundearen eta enplegua sortzearen atarian gaude. Horrela esan behar dugu, era zuzenean, argian, horrela izango delako", azpimarratu du Montorok.
Helburua gauzatzeko, Montororen ustez, ezinbestekoa da "ahaleginari" eta "konfiantza sortzeko" bideari eustea eta defizit publikoaren murrizketarekin dagoen konpromisoarekin jarraitzea.